XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere dirutza handitu eta politika maila igotzearren, edozein gauza egiteko prest zegoen gizon hura.

- Esan al diozu zure apopiluari?- galdetu zion Isambardek -. Herriak zure asmoak ezagutzen ditu.

- Zertarako?- galdetu zuen Hugok harriturik ezpainetatik gaiztakeria zeriola -.

- Horren tutorea naiz eta obeditu beharrean dago.

Horrela agindu zion nire lagun handia zen Rikardo at Lea bere aitari.

Seguru naiz, une honetan, Rikardo lehoi bihotz Gratzko gazteluan preso dagoenik ez dakiela.

Beren benetako erregez hitz egitean, hiru gizonen ahoetan farre algara lotsagabe bat lehertu zen.

Gero, erregeren osasunaren izenean, beren kopak altxatu zituzten.

- Ongi, ongi - esan zuen Bellamek - utz dezagun politika eta nire andregaiaz hitz egin dezagun.

- Hugori begiratu eta honela jarraitu zuen -: Ezteiaren berri eman beharko diozu.

Gainera, apirileko edozein egun aukeratzen utziko diot.

Bestaldetik, badu erropa eta jazkiak prestatzen hasteko ordua.

Berriz edan eta, maltzurki, zera erantsi zuen: - Adiskideok, zer moduzko senargaia nagoela iruditzen zaizue?.